jueves 22 de enero de 2009

Obamaren karguhartzea




Badator Barak

Joan Vizcarra karikaturgileak bikainki erretratatu duen moduan, Barak Obamak halako irribarrea agertzen digu telebistan agertzen denean. Irribarre zabal batekin saritu ditu bere jarraitzaile guztiak, bere karguhartzearen egunean telebistan ikus genitzazkeenak, Estatu Batuen presidente berriarekin txoro-txoro eginda.

Eta ez da gutxirako ere, Bush-en gobernua amaitutzat ikustea mundu guztia pozteko moduko gertaera da eta. Estatu Batuetako historia guztian biztanlegoaren laguntza gutxien izandako presidente ohia kargutik joan orduko, Washingtonen Obamaren karguhartzea ospatzen ari zirela, eitb 2 katean erreportaje bat atera zuten non emakume batek “Obamak gure estatua berriz ekarri digu” esaten zuen. Hau ikusita, badirudi Bushen joanarekin nazioarte mailako arazo guztiak konponduko direla, Israel eta Palestinak beren tirabirak konponduko dituztela, Irakera bakea eta ordena helduko omen dela, eta krisia ere amaitutzat eman dezakegula.

Egia dena da honelako kontuen aurka jokatu beharko duela Obamak bere 4 urteko presidentzian, eta ehin handi batean Bush-en gobernuak sustatutako arazoak konpondu, baina mementuz ez dirudi gaizki hasi denik, biztanlego amerikar gehiena pozteaz gain ere Guantanamo isteko proiektuarekin hasi baita. Ikusi beharko dugu ea presidente honek benetako aldaketa suposatzen duen Estatu Batuentzat, eta bitartean... Yes, he can!